Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 6:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da.

6. Bere consecracioneco ephe gucian ez da hilari hurbilduco;

7. Ez da kutsatuco bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, ceren bere Jaincoaren consecracionea duen buruaren gainean.

8. Berezgoaco ephe gucian saindu içanen çaio Jaunari.

9. Bainan norbait terrepentean hilcen bada haren aitzinean, haren buruan consecracionea lohitua içanen da: berehala bere xahupeneco egun berean ilea murriztuco du, eta çazpigarren egunean berriz.

10. Bainan çorcigarren egunean bi ttorttoila edo bi usocume escainico diozca apheçari lekucotasuneco tabernacle-sarcean.

11. Eta apheçac imolatuco ditu bekatuarençat bat eta holocaustetan bercea, eta othoitz eguinen du harençat ceren hobendundu den hilaren gainean: eta egun hartan sainduetsico du haren burua:

12. Eta Jaunari consecratuco diozca haren berezgoaco egunac, bekatuarençat escainiz urtheco bildots bat: halaco moldez bizquitartean non aitzineco egunac alfer bilhacatuco baitira, ceren lohitua içan den haren consecracionea.

13. Hori da consecracioneco leguea. Botuz hartu egunac betheco direnean, apheçac guiçona eramanen du batasuneco tabernacleco sarcera,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 6