Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 6:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta berriz haren ganic harturic, alchatuco ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz gueroztic, apheçarenac içanen dira, hala nola berezteco manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Guero naçarearrac arnoa edan deçaque.

21. Hori da naçarearraren leguea, bere escainça Jaunari botuz eman duqueenean bere consecracionearen epheco, bere baitharicaco escaincez berçalde. Bere gogoz botutan emateco eguin duenaren arabera, hola eguinen du bere consecracionearen osatzecotzat.

22. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

23. Erroçute Aaroni eta bere semeei: Huneletan benedicatuco dituçue Israelgo semeac, eta erranen dioçuete:

24. Jaunac benedica eta çaint betzaitza.

25. Jaunac bere beguithartea erakuts beçaçu, eta urrical bequiçu.

26. Jaunac çu gana itzul beça bere beguithartea, eta eman beçaçu baquea.

27. Eta ene icena Israelgo semeen gainera deithuco dute, eta nic benedicaturen ditut.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 6