Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 6:2-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Guiçonac edo emaztequiac botu eguin duquetenean beren buruac sainduesteco, eta consecratu nahi içan badira Jaunari,

3. Beguiratuco dira arnotic eta hordi deçaqueten gucietaric. Ez dute edanen, arnotic edo beren cer-nahi edaritaric eguina den minagretic, eta mahatsetic atheratzen den edarietaric ez dute edanen: ez dute janen ez mahats frescoric, ez merlaturic.

4. Jaunari botuz consecratuac diren ephe gucian, mahats merlatutic pipitaraino deusere ez dute janen mahastitic ethor daitequeenic.

5. Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 6