Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 6:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Orduan naçarearrari batasuneco tabernaclearen athe aitzinean murriztuco çaio bere consecracioneco ilaia: apheçac hartuco ditu haren ileac, eta baquezco bitimen azpico suaren gainean eçarrico ditu.

19. Eta hartuco ditu ahariaren sorbalda errea, ophil alchagarrigabe bat sasquitic, eta bixcotcha airis bat, eta naçarearrari escuetan eçarrico diozca, haren burua murriztua içan den ondoan.

20. Eta berriz haren ganic harturic, alchatuco ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz gueroztic, apheçarenac içanen dira, hala nola berezteco manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Guero naçarearrac arnoa edan deçaque.

21. Hori da naçarearraren leguea, bere escainça Jaunari botuz eman duqueenean bere consecracionearen epheco, bere baitharicaco escaincez berçalde. Bere gogoz botutan emateco eguin duenaren arabera, hola eguinen du bere consecracionearen osatzecotzat.

22. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

23. Erroçute Aaroni eta bere semeei: Huneletan benedicatuco dituçue Israelgo semeac, eta erranen dioçuete:

24. Jaunac benedica eta çaint betzaitza.

25. Jaunac bere beguithartea erakuts beçaçu, eta urrical bequiçu.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 6