Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 6:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bainan çorcigarren egunean bi ttorttoila edo bi usocume escainico diozca apheçari lekucotasuneco tabernacle-sarcean.

11. Eta apheçac imolatuco ditu bekatuarençat bat eta holocaustetan bercea, eta othoitz eguinen du harençat ceren hobendundu den hilaren gainean: eta egun hartan sainduetsico du haren burua:

12. Eta Jaunari consecratuco diozca haren berezgoaco egunac, bekatuarençat escainiz urtheco bildots bat: halaco moldez bizquitartean non aitzineco egunac alfer bilhacatuco baitira, ceren lohitua içan den haren consecracionea.

13. Hori da consecracioneco leguea. Botuz hartu egunac betheco direnean, apheçac guiçona eramanen du batasuneco tabernacleco sarcera,

14. Eta Jaunari escainico dio haren escainça, urtheco bildots narriogabe bat holocaustetan, urtheco anchu narriogabe bat bekatuarençat, eta ahari narriogabe bat baquezco bitimetan;

15. Halaber sasqui bat ogui airis olioz bustiac içanen direnac, ophil alcharrigabeac olioz gançutuac, eta bakotcharen libacioneac,

16. Apheçac Jaincoaren aitzinean escainico ditu, eta bitima sacrificatuco du bekatuarençatecoa nola holocaustetacoa.

17. Berçalde aharia, baquezco bitima, Jaunari imolatuco dio, batean escaincen dituelaric airisetaco sasquia eta ohitzaz çor diren libacioneac.

18. Orduan naçarearrari batasuneco tabernaclearen athe aitzinean murriztuco çaio bere consecracioneco ilaia: apheçac hartuco ditu haren ileac, eta baquezco bitimen azpico suaren gainean eçarrico ditu.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 6