Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 5:25-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Apheçac escutic hartuco dio bekaizgozco sacrificioa, alchatuco du Jaunaren aitzinean, eta aldare gainean eçarrico: hula bizquitartean non lehenic

26. Ahurtara bat hartuco baitu sacrificiocotzat escainia denetic, eta aldare gainean erreco baitu: eta hola karastasuneco urac emaztequiari emanen diozca edatera.

27. Hunec edan dituqueenean, baldin kutsatua bada, eta senharraz narda eguinic, nahasteca likitsez hobendun jarria, madaricionezco urec iraganen dute, eta sabela hanturic, ustelduco çaio ixterra: eta emaztequia madaricionetan eta ikusgarritan içanen da populu guciarençat.

28. Baldin kutsatua içatu ez bada, xahu atheraco da, eta haurrac içanen ditu.

29. Hola da bekaizgoco leguea. Baldin bere senharra ganic emaztea makurtu bada eta kutsatu bada,

30. Eta bekaizgozco asmuz subermaturic, senharrac hura ekarri badu Jaunaren aitzinera, eta apheçac eguin badio ilcribatuac diren gucien arabera:

31. Senharra hobengabe içanen da, eta emazteac jasanen du bere tzarqueria.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 5