Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 5:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da.

11. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

12. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Guiçonac, ceinaren emaztea makurtu baita, eta senharraz narda eguinic,

13. Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu;

14. Bekaizgoco asmuec sutatzen badute senharra emaztearen contra, ceina içanen baita edo kutsatua, edo aiheru behargabecoz bilhatua,

15. Apheçari eramanen dio emaztea, eta hunençat escainça eguinen du garagar-irinetic sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixurico olioric, ez-eta isensuric gainean eçarrico, ceren sacrificioa den bekaizgozcoa, eta escainça den emazte-hutsaren bilhaquetaria.

16. Apheçac escainico du hura, eta Jaunaren aitzinean eçarrico du.

17. Eta lurrezco unci batean hartuco du ur saindutic, eta emanen dio tabernacleco galçadatic lur izpi bat.

18. Eta emaztequia xutic eman denean Jaunaren aitzinean, apheçac aguertuco dio burua, eta escuetan eçarrico dio orhoitzapeneraco sacrificioa eta bekaizgozco escainça: berac ordean iduquico ditu karastasuneco urac, ceinetara burhoca arthiqui baititu madaricioneac.

19. Errequeituco du emaztequia, eta erranen dio: Baldin guiçon arrotzac lo eguin ez badu çurequin, eta kutsatu ez baçare senharraren etzaunça utziric, ez darotzute calteric ekarrico karastasuneco ur hauquiec, ceinetara arthiqui baititut madaricioneac.

20. Bainan çure senharra ganic makurtu baçare, eta kutsatua baçare, eta berce guiçon batequin etzan baçare,

21. Madaricione hauquien azpian gueldituco çare. Jaunac madaricionetan eta gucien ikusgarri eçar betzaitza bere populuan: ustelaraz beça çure ixterra, eta hanturic çure sabelac leher eguin beça.

22. Çure sabelera sar beitez ur madaricatuac, eta sabela hancearequin ustel bequiçu ixterra. Eta emaztequiac ihardetsico du: Halabiz, halabiz.

23. Eta apheçac madaricione hequiec iscribatuco ditu liburu batean, eta eceztatuco ditu karastasuneco urez, ceinetara madaricioneac bildu baititu,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 5