Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 4:5-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Sarthuco dira Aaron eta bere semeac, campac higuitzecoac içanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsico dute, eta hartaz inguratuco dute lekucotasuneco arka.

6. Eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez, eta gainean hedatuco dute saihal bat gucia moredina, eta hagac sarthuco dituzte.

7. Eta proposicioneco mahaina inguratuco dute saihal moredin batez, eta harequin eçarrico dituzte isensunciac eta xurruttoac, xatac eta libacioneen eguiteco unciac: oguiac içanen dira bethi hequien gainean:

8. Eta gainetic hedatuco dute saihal escarlat bat, eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez eta hagac sarthuco diozcate.

9. Hartuco dute halaber saihal moredin bat, ceintaz estalico baitute ganderailua bere criselu, suhats, muqueta eta olio-unci guciequin, arguien xuxenceco behar direnequin:

10. Eta gucien gainetic eçarrico dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.

11. Urhezco aldarea ere inguratuco dute oihal moredin batez, eta gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.

12. Sainduteguian erabilcen diren unci guciac saihal moredin batez inguratuco dituzte, gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta sarthuco dituzte hagac.

13. Aldarea ere hautsetaric garbituco dute, eta purpurazco oihal batez inguratuco;

14. Harequin eçarrico dituzte hartaco eguimbideetan erabilcen diren tresna guciac, erran nahi da su-unciac, suhatsac, hiruhorcecoac, macoac eta phalac. Aldareco tresna guciac batean estalico dituzte larru gorrimorezco estalgui batez, eta hagac sarthuco dituzte.

15. Campac alchatzean, Aaronec eta bere semeec inguratu dituzquetenean sainduteguia eta hartaco tresna guciac, orduan Caathen semeac sarthuco dira tresna biribilcatu hequien eramateco: eta ez dituzte sainduteguico unciac uquituco, hil ditecen beldurrez. Horiec dira batasuneco tabernaclean Caathen semeec eraman beharrac.

16. Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena.

17. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:

18. Beguira çaitezte Caathen semeac galaraztetic lebitarren artetic:

19. Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen.

20. Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira.

21. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

22. Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac,

23. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 4