Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 4:16-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena.

17. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:

18. Beguira çaitezte Caathen semeac galaraztetic lebitarren artetic:

19. Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen.

20. Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira.

21. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

22. Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac,

23. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac.

24. Huna cer diren Jersondarren familiaren eguimbideac:

25. Ekarrico dituzte tabernacleco erridauac, batasuneco hegazteguia, bigarren estalguia, eta gucien gaineco saihal gorrimorea, eta batasuneco tabernaclearen sarcean hedatzen den bela,

26. Lorioco erridauac, eta sarcean, tabernaclearen aitzinean den bela. Aldareari deratchicozten guciac, sokac eta cerbitzuco unciac

27. Ekarrico dituzte Jersonen semeec, Aaronen eta haren semeen manuen azpian: eta bakotcha jaquinsun içanen da ceren gainean escua eçarri behar duen.

28. Horra Jersondarren familiaren eguimbidea batasuneco tabernaclean; Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira.

29. Merariren semeac ere cembat diren atheraco duçu familiaca eta beren aiten etcheca,

30. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino, beren eguimbideen bethetzera eta batasuneco lekucotasunaren cerbitzura sarcen diren guciac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 4