Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 4:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Campac alchatzean, Aaronec eta bere semeec inguratu dituzquetenean sainduteguia eta hartaco tresna guciac, orduan Caathen semeac sarthuco dira tresna biribilcatu hequien eramateco: eta ez dituzte sainduteguico unciac uquituco, hil ditecen beldurrez. Horiec dira batasuneco tabernaclean Caathen semeec eraman beharrac.

16. Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena.

17. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:

18. Beguira çaitezte Caathen semeac galaraztetic lebitarren artetic:

19. Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen.

20. Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira.

21. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

22. Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac,

23. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac.

24. Huna cer diren Jersondarren familiaren eguimbideac:

25. Ekarrico dituzte tabernacleco erridauac, batasuneco hegazteguia, bigarren estalguia, eta gucien gaineco saihal gorrimorea, eta batasuneco tabernaclearen sarcean hedatzen den bela,

26. Lorioco erridauac, eta sarcean, tabernaclearen aitzinean den bela. Aldareari deratchicozten guciac, sokac eta cerbitzuco unciac

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 4