Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 36:2-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Jaunac çuri, gure jaun çarenari, manatu darotzu lurra çorteaz çathi dioçoçuten Israelgo semeei, eta Salphaad gure anaiaren alabei eman dioçoçuten hequien aitari çorricaco ontasuna.

3. Baldin berce leinu bateco guiçonec harcen badituzte emazte, beren ontasuna jarraiquico çaiote, eta berce leinu batera iraganic, gure ondoregotic gutituco da.

4. Eta horreletan guerthatuco da, bozcariozco urthea ethorcen denean, erran nahi da bihurcundeco berrogoi eta hamargarren urthea, çorteen berezpena nahasico dela, eta batzuen ona berceetara goanen dela.

5. Moisec ihardetsi cioeten Israelgo semeei, eta Jaunaren manuz erran cioeten: Josepen semeen leinua çucen minçatu da.

6. Eta legue hau eçarri du Jaunac Salphaaden alaben gainean: Ezcon beitez nahi dutenequin, bakarric eguin ditecen ber-beren leinuco guiçonequin,

7. Israelgo semeen ondoregoa nahas ez dadien leinutic leinura. Ecen guiçon guciec emazteac hartuco dituzte beren leinu eta ahaidegoan;

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 36