Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 35:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bainan lebitarrei emanen diozcatzueten hiri horietaric, sei berecicc içanen dira ihesliarren lagunceco, odola ixuri duenac harat ihes eguin deçançat: eta hequiez berçalde, içanen dira berrogoi eta bi hiri,

7. Hori da, orotara berrogoi eta çorci hiri beren hiripeequin.

8. Eta Israelgo semeen içancetaric emanac içanen diren hiri horietaric, guehiena kendua içanen çaioete guehienic dutenei, eta gutiena gutienic dutenei; eta bakotchac bere içanaren arabera hiriac emanen diozcate lebitarrei.

9. Jaunac erran cioen Moisi:

10. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura Canaango lurrera iragan duqueçuenean,

11. Berez çatzue ihes-leku içan behar diren hiriac odola nahi gabe ixuri duten ihesliarrençat.

12. Ihesliarra hequietan sarthuz gueroz, hura ecin hil ahal deçan hilaren ahaideac, aguer dadien arteo populuaren aitzinera, eta haren eguitecoa juiatua içan dadien arteo.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 35