Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 35:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hiripeac hirietaco harrasietaric campora inguruan hedatuco dira mila urhats.

5. Iguzqui-aldera içanen dira bi mila beso, eta hegoaco aldera orobat bi mila beso; itsasoco alderat ere, ceina mendebalari beguira baitago, neurri bera içanen da, eta ipharreco alderdia hola-holaco mugaz xedatuco da; eta erdian içanen dira hiriac, eta campoan hiripeac.

6. Bainan lebitarrei emanen diozcatzueten hiri horietaric, sei berecicc içanen dira ihesliarren lagunceco, odola ixuri duenac harat ihes eguin deçançat: eta hequiez berçalde, içanen dira berrogoi eta bi hiri,

7. Hori da, orotara berrogoi eta çorci hiri beren hiripeequin.

8. Eta Israelgo semeen içancetaric emanac içanen diren hiri horietaric, guehiena kendua içanen çaioete guehienic dutenei, eta gutiena gutienic dutenei; eta bakotchac bere içanaren arabera hiriac emanen diozcate lebitarrei.

9. Jaunac erran cioen Moisi:

10. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura Canaango lurrera iragan duqueçuenean,

11. Berez çatzue ihes-leku içan behar diren hiriac odola nahi gabe ixuri duten ihesliarrençat.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 35