Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 35:22-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Baldin guerthacariz, herraric

23. Eta etsaitasunic gabe, horietaric cerbait eguin badu,

24. Eta hori populuaren aitzinean frogatua içan bada, eta odolezco eguitatea xuritua içan bada hilçailearen eta ahaidearen artean,

25. Hobengabe atheratua içanen da asperçailearen escuetaric, erabaquiz bihurtua içanen da bere ihes-lekuco hirira, eta han egonen da olio sainduaz gançutua içan den aphez-handia hil dadien arteo.

26. Desterratuei erakutsiac diren hirien muguetaric campo hilçailea

27. Atzemana balitz, eta joa balitz odolaren asperçaile denaz, hura hil luqueena hoben gabe litaque.

28. Ecen ihesliarrac hirian egon behar çuen aphez-handia hil cedien arteo: bainan hau hil den ondoan, heriotzeguina bihurtuco da bere lurrera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 35