Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 35:14-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Hirur içanen dira Jordanez hunaindian eta hirur Canaango lurrean,

15. Harat ihes eguin deçan odola nahi gabe ixuri duenac, ixurçailea içan dadien Israelgo semeetaric edo hequien artean dabilçan arrotzetaric.

16. Baldin norbaitec burdinaz jotzen badu, eta joa dena hil bada, hilcequetaz hobendun içanen da, eta bera ere hila içanen da.

17. Baldin harria arthiquitzen badu, eta joa dena hilcen bada, bera orobat gaztigatua içanen da.

18. Egurraz joa içanic hil dena, joilearen odolaz aspertua içanen da.      

19. Hilaren ahaideac hilçailea hilen du: hilen du atzeman beçain sarri.

20. Baldin norbaitec herracundez bulkatu badu guiçona, edo malçurqueriaz gainera cerbait arthiqui badio,

21. Edo haren etsai içanez, escuaz jo badu, eta hura hil bada, joilea hilcequetaz hobendun içanen da: hilaren ahaideac atzeman orduco, cinçurra eguinen dio.      

22. Baldin guerthacariz, herraric

23. Eta etsaitasunic gabe, horietaric cerbait eguin badu,

24. Eta hori populuaren aitzinean frogatua içan bada, eta odolezco eguitatea xuritua içan bada hilçailearen eta ahaidearen artean,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 35