Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 34:8-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Handic jautsico dira Emathera, Sedadaco muguetaraino,

9. Eta goanen dira Cephronara eta Enango herriraino: horiec içanen dira mugac ipharraldetic.

10. Handic muguec hartuco dute iguzquico alderdia, Enango herritic Sephamaraino,

11. Eta Sephamatic cederriac jautsico dira Erreblara, Daphnimgo ithurriaren parrera: handic helduco dira iguzquialdean Ceneretheco itsasora,

12. Eta hedatuco dira Jordaneraino, eta azquen buru hersiac içanen dira itsaso Gaciaz, lur hori içanen duçue mugaz muga inguruan.

13. Eta Moisec manu eman cioten Israelgo semeei, erraten ciotelaric: Hori da lurra çorteca içanen duçuena, eta Jaunac ematea manatu duena bederatzi leinuri eta leinu erdi bati.

14. Ecen Errubenen semeen leinuac bere familiaca, eta Gaden semeen leinuac bere ahaidegoetaco nombrearen arabera, eta Manaseren leinuaren erdiac ere,

15. Erran nahi da bi leinu eta erdic, beren çathia hartu dute Jordanez hunaindian, Jericoren parrean, iguzqui-aldetic.

16. Eta Jaunac Moisi erran cioen:

17. Lurra çuei berecico darotzueten guiçonen icenac hauquiec dira: Eleaçar apheça, Josue Nunen semea,

18. Eta leinu bakotcheco buruçagui bakotcha,

19. Ceinen icenac hauquiec baitira: Judaren leinutic, Caleb Jephonen semea,

20. Simeonen leinutic, Samuel Amiuden semea;

21. Benjaminen leinutic, Elidad Caselonen semea;

22. Danen leinutic, Bocci Jogliren semea;

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 34