Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 33:51-55 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

51. Manu emoçuete Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura iraganen duçuenean, Canaango lurrean sarceco,

52. Xahu çatzue leku hortaco egoiliarrac oro; hauts çatzue orhoipeneco harriac, xehaca çatzue jaincomoldeac, eta debuila çatzue toqui gorac,

53. Lurra xahu eguinez han egoteco, ecen nic hori eman darotzuet goça deçaçuençat;

54. Eta çortean çathituco duçue çuen artean. Guehiago emanen dioçuete hainitz direnei, eta gutiago guti direnei. Çortea nola erorcen den, hala batbederari iratchiquico çaio bere phartea, leinuca eta familiaca çathitua içanen da lurra.

55. Bainan ez bacintuzte hil nahi lekuco egoiliarrac, gueldituco direnac içanen ditutzue itzeac beguietan beçala, eta lançac guerrunceetan beçala, eta bihurtuco çaizquitzuete çuen egonlekuco lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 33