Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 33:4-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).

5. Israelgo semeac campatu ciren Socothen.

6. Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.

7. Handic ilkiric, ethorri ciren Phihahirotheco parrera, ceina Beelsephoni beguira baitago, eta campatu ciren Magdalumen aitzinean.

8. Phihahirothetic abiaturic, iragan ciren itsasoaren erditic mortura; eta hirur egunez Ethamgo mortua gaindi ibiliric, campatu ciren Maran.

9. Eta Maratic abiaturic, ethorri ciren Elimera, non baitira hamabi ithurri eta hirur hoguei eta hamar palma-ondo; eta han campatu ciren.

10. Handic ere atheraturic, campac landatu cituzten itsaso Gorriaren bazterrean. Itsaso Gorritic goanic,

11. Campatu ciren Sineco mortuan.

12. Handic ilkiric, ethorri ciren Dascara.

13. Dascatic abiaturic, campatu ciren Alusen.

14. Eta Alusetic atheraric, campac landatu cituzten Erraphidimen, non edateco ura populuari escastu baitzitzaioen.

15. Erraphidimetic goanic, Sinaico mortuan campatu ciren.

16. Sinaico mortutic ilkiric, ethorri ciren Çalequeriaco ehorz-lekura.

17. Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, campatu ciren Haserothen.      

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 33