Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 33:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira Israelgo semeen egonaldiac, Eguiptotic beren andanetan ilki cirenean Moisen eta Aaronen escupean.

2. Moisec iscribatu cituen campa-lekuca ceinetaz aldatzen baitziren Jaunaren manuz.

3. Israelgo semeac abiatu ciren beraz Erramesestic, lehembicico hilabethean, hilabethearen hamaborzgarren egunean, Bazco biharamunean, Jaunaren escupe indarsuan, Eguiptoar guciec ikusten cituztela,

4. Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).

5. Israelgo semeac campatu ciren Socothen.

6. Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 33