Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 33:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira Israelgo semeen egonaldiac, Eguiptotic beren andanetan ilki cirenean Moisen eta Aaronen escupean.

2. Moisec iscribatu cituen campa-lekuca ceinetaz aldatzen baitziren Jaunaren manuz.

3. Israelgo semeac abiatu ciren beraz Erramesestic, lehembicico hilabethean, hilabethearen hamaborzgarren egunean, Bazco biharamunean, Jaunaren escupe indarsuan, Eguiptoar guciec ikusten cituztela,

4. Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).

5. Israelgo semeac campatu ciren Socothen.

6. Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.

7. Handic ilkiric, ethorri ciren Phihahirotheco parrera, ceina Beelsephoni beguira baitago, eta campatu ciren Magdalumen aitzinean.

8. Phihahirothetic abiaturic, iragan ciren itsasoaren erditic mortura; eta hirur egunez Ethamgo mortua gaindi ibiliric, campatu ciren Maran.

9. Eta Maratic abiaturic, ethorri ciren Elimera, non baitira hamabi ithurri eta hirur hoguei eta hamar palma-ondo; eta han campatu ciren.

10. Handic ere atheraturic, campac landatu cituzten itsaso Gorriaren bazterrean. Itsaso Gorritic goanic,

11. Campatu ciren Sineco mortuan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 33