Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Jaunac Israelgo semeen aitzinean jo duen lurra, ephaitza guciz goria da acienden alhapidetzat: eta guc, çure muthilec, abere hainitz badugu;

5. Gracia aurkitu badugu çure aitzinean, othoizten çaitugu iguçun guri, çure muthilei, lur hau goçatzera eta ez daroquiguçun iraganaraz Jordaneco ura.

6. Moisec ihardetsi cioeten: Çuen anaiac goanen othe dira gudura, eta çuec hemen jarrico?

7. Certaco asaldatzen ditutzue Israelgo semeen gogoac, ausarta ez ditecençat iragaitera Jaunac ematera dihoazcoten lekura?

8. Ez othe çuten hola-hola eguin çuen aitec Cadesbarnetic igorri nituenean lurraren beguiztatzera?

9. Eta heldu içan ondoan Mahats-mulkoco haranera, leku gucia ikusiric, lotsatu çuten Israelgo semeen bihotza, sar etzitecen Jaunac hequiei eman eremuetan.

10. Eta Jaunac samurturic cin eguin çuen, cioelaric:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32