Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:31-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Gaden semeec eta Errubenen semeec ihardetsi çuten: Jaunac bere muthilei erran beçala, hala eguinen dugu.

32. Gueror harmaturic goanen gure Jaunaren aitzinean Canaango lurrera, eta aithorra ematen dugu gure goçameneco lurra jadanic hartua dugula Jordanez hunaindian.

33. Hargatic Moisec eman cioeten Gaden eta Errubenen semeei, eta Josepen seme Manaseren leinu erdiari, Sehon, Amorhearren erregueren erresuma, eta Og, Basango erregueren erresuma, eta hequien lurra bere hiriequin inguruan.

34. Beraz Gaden semeec alchatu cituzten Dibongo, Atarotheco eta Aroergo hiriac,

35. Etroth, Sophan, Jacer eta Jegbaa,

36. Bethnemra eta Betharan, hiri hazcartuac, eta hespilac eguin cituzten beren arthaldeençat.

37. Aldiz Errubenen semeec alchatu cituzten Hefebon, Eleale eta Cariathaim,

38. Nabo eta Baalmeon eta Sabama ere, icenac itzuliz eta berriac emanez alchatu cituzten hiriei.

39. Bada, Manaseren seme Maquirren umeac sarthu ciren Galaad-herrian eta bazterrac xahutu cituzten, han çauden Amorhearrac hilic.

40. Moisec beraz Galaadeco lurra eman ciren Maquirri, Manaseren semeari, ceinac han eguin baitzuen bere egoitza.

41. Jair ere, Manasaren semea, goan cen eta nausitu cen herri batzuez, ceinac deithu baitzituen Haboth Jair, erran nahi da Jairren herriac.

42. Nobe goan cen halaber, hartu çuen Canath bere herrixquequin, eta deithu çuen bere icenetic Nobe.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32