Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez.

18. Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo:

19. Eta ez dugu Jordanez haindian deusere bilhatuco, ceren jadanic uraz iguzqui-alderat baitugu gure içança.

20. Moisec erran cioeten: Eguiten baduçue aguincen duçuena, eta Jaunaren aitzinean goaten baçarete gudurat abian,

21. Eta guerlaco guiçon guciec harmaturic iragaiten badute Jordaneco ura, Jaunac bere etsaiac herrauts ditzan arteo,

22. Eta leku gucia hari azpicotua içan dadien arteo: orduan içanen çarete hobengabe Jaunaren eta Israelen aitzinean, eta ardietsiren ditutzue Jaunaren aitzinean nahi ditutzuen ephaitzac.

23. Bainan erraten duçuena ez baduçue eguiten, garbiqui ikusia da bekatu eguinen duçuela Jaunaren alderat: eta jaquiçue çuen bekatuac harrapatuco çaituztela.

24. Eguiozquitzuete beraz hiriac çuen haurrei, hespilac eta heiac çuen ardi eta abereei: eta hitzeman duçuena bethe çaçue.

25. Gaden eta Errubenen semeec erran cioeten Moisi: Çure muthilac gare, eguinen dugu gure Jaunac manatzen darocuna.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32