Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta huna, cioen Moisec, non jaiquitzen çareten çuen aiten orde, guiçon bekatoros batzuen iraulgui eta ume, berharaztera Jaunaren hasarrea Israelen alderat.

15. Jaunari ez baduçue jarraiqui nahi, populua mortuan utzico du, eta çuec içanen çarete ororen heriotzearen eraguile.

16. Bada, hurbilago ethorriz, erran çuten: Hespilac eguinen ditugu ardiençat, eta heiac abereençat, eta gure haurrençat ere hiri hazcarrac:

17. Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez.

18. Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo:

19. Eta ez dugu Jordanez haindian deusere bilhatuco, ceren jadanic uraz iguzqui-alderat baitugu gure içança.

20. Moisec erran cioeten: Eguiten baduçue aguincen duçuena, eta Jaunaren aitzinean goaten baçarete gudurat abian,

21. Eta guerlaco guiçon guciec harmaturic iragaiten badute Jordaneco ura, Jaunac bere etsaiac herrauts ditzan arteo,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32