Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta bere samurrean Israelen alderat, Jaunac berrogoi urthez mortuan inguruca erabili du, xahu cedin arteo haren aitzinean gaizquia eguin çuen guiçaldi gucia.

14. Eta huna, cioen Moisec, non jaiquitzen çareten çuen aiten orde, guiçon bekatoros batzuen iraulgui eta ume, berharaztera Jaunaren hasarrea Israelen alderat.

15. Jaunari ez baduçue jarraiqui nahi, populua mortuan utzico du, eta çuec içanen çarete ororen heriotzearen eraguile.

16. Bada, hurbilago ethorriz, erran çuten: Hespilac eguinen ditugu ardiençat, eta heiac abereençat, eta gure haurrençat ere hiri hazcarrac:

17. Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez.

18. Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32