Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 32:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Errubenen eta Gaden semeec arthalde hainitz baçuten, eta hequiena cen nihonereco aberezco ontasuna. Eta ikusi çutenean Jacer eta Galaad acienda hazteco leku onac cirela,

2. Ethorri ciren Moisen, Eleaçar apheçaren eta populuco aitzindarien gana, eta erran çuten:

3. Ataroth, Dibon, Jacer, Nemra, Hekon, Eleale, Saban, Nebo eta Beon,

4. Jaunac Israelgo semeen aitzinean jo duen lurra, ephaitza guciz goria da acienden alhapidetzat: eta guc, çure muthilec, abere hainitz badugu;

5. Gracia aurkitu badugu çure aitzinean, othoizten çaitugu iguçun guri, çure muthilei, lur hau goçatzera eta ez daroquiguçun iraganaraz Jordaneco ura.

6. Moisec ihardetsi cioeten: Çuen anaiac goanen othe dira gudura, eta çuec hemen jarrico?

7. Certaco asaldatzen ditutzue Israelgo semeen gogoac, ausarta ez ditecençat iragaitera Jaunac ematera dihoazcoten lekura?

8. Ez othe çuten hola-hola eguin çuen aitec Cadesbarnetic igorri nituenean lurraren beguiztatzera?

9. Eta heldu içan ondoan Mahats-mulkoco haranera, leku gucia ikusiric, lotsatu çuten Israelgo semeen bihotza, sar etzitecen Jaunac hequiei eman eremuetan.

10. Eta Jaunac samurturic cin eguin çuen, cioelaric:

11. Eguiptotic igan diren guiçon horiec, hogoi urtheco eta goiticoec, ez dute ikusico Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinic aguindu diotedan lurra, ceren etzaizquitan nahi içan jarraiqui,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 32