Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 31:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta buluzquin guciac, nahiz soineco, edo unci, edo cerbaitetaco xuxenduac direnac, ahunz-larru eta ileetaric eta çuhamuquietaric, oro xahu eguin beharco dira.

21. Armadaco guiçon guduan içatu cirenei Eleaçar apheça halaber hunela minçatu cen: Hauxe da legueco manamendua Jaunac Moisi emana:

22. Urhea, cilharra, cobrea, burdina, beruna, ezteinua,

23. Eta garrean iragan ditazqueen guciac, suaz xahu eguin behar dira; bainan sua ecin jasan deçaquetenac oro, xahupeneco uraz sainduetsi behar dira;

24. Çuen soinecoac çazpigarren egunean garbituco ditutzue, eta guero xahu eguinic sartuco çarete campetara.

25. Halaber Jaunac erran cioen Moisi:

26. Çuc, Eleaçar apheçac eta populuco aitzindariec athera çaçue cer den atzemanic guiçonetic aciendaraino;

27. Çathituco diozcatzuete bardinean buluzquinac guduan içatu direnei eta guerlara atheratu direnei eta gaineraco osteari;

28. Eta guducatu direnen ganic eta guerlan içatu direnen ganic Jaunari çathia berecico dioçu, borz ehunetaric bat, nahiz guiçonetaric, nahiz idietaric, asto eta ardietaric,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 31