Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 31:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta hartu cituzten buluzquinac eta harrapatu cituzten guciac, nahiz guiçonetaric, nahiz aciendetaric,

12. Eta erakarri cituzten Moisen, Eleaçar apheçaren eta Israelgo seme gucien aitzinera; eta gaineraco puscac eraman cituzten Moabeco celhaietan ciren campetara, Jordane gainean Jericoren parrean.

13. Bada, Moise, Eleaçar apheça eta sinagogaco buruçagui guciac campetaric ilki ciren hequien bidera.

14. Eta armadaco buruçaguiei eta mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindariei samurturic, Moisec erran cioeten:

15. Certaco beguiratu ditutzue emaztequiac?

16. Ez othe dira horiec Israelgo semeac limburraraci dituztenac, Balaamec bururaturic, eta Jaunari huts eguitera ekarri çaituztenac Phogorreco bekatuaz, ceinaren gatic populua joa içatu baita?

17. Hil çatzue beraz guiçonqui mota gucia, haur xeheetan ere; eta guiçonarequin kutsatu diren emaztequi guciei, cinçurrac eguiozquitzuete;

18. Bainan çuençat beguira çatzue nexcac eta xahu diren nescatcha guciac;

19. Eta campetan sarthu gabe çazpi egunez çaudezte. Guiçona hil duena, edo hila uquitu duqueena xahutuco da hirugarren eta çazpigarren egunean.

20. Eta buluzquin guciac, nahiz soineco, edo unci, edo cerbaitetaco xuxenduac direnac, ahunz-larru eta ileetaric eta çuhamuquietaric, oro xahu eguin beharco dira.

21. Armadaco guiçon guduan içatu cirenei Eleaçar apheça halaber hunela minçatu cen: Hauxe da legueco manamendua Jaunac Moisi emana:

22. Urhea, cilharra, cobrea, burdina, beruna, ezteinua,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 31