Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 3:43-51 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

43. Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.

44. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

45. Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.

46. Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,

47. Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.

48. Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat:

49. Beraz goitico cirenen dirua, lebitarren ganic berrerosi cituztenena, hartu çuen Moisec,

50. Israelgo semeetaco lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta borz siclo sainduteguico phisura;

51. Eta diru hori eman cioten Aaroni eta haren semeei Jaunac manatu içan çuenaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 3