Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 3:38-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.

39. Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila.

40. Eta Jaunac erran cioen Moisi: konda çatzu Israelgo semeetaco guiçonqui lehen-sorthuac hilabethe batecoac eta goiticoac, eta atheraco duçu hequien nombrea.

41. Eta hartuco daroztatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthu gucien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aciendac içanen dira Israelgo semeen aciendetaco lehen-sorthuen orde:

42. Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 3