Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 3:32-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco.

33. Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:

34. Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.

35. Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic.

36. Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac:

37. Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin.

38. Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.

39. Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila.

40. Eta Jaunac erran cioen Moisi: konda çatzu Israelgo semeetaco guiçonqui lehen-sorthuac hilabethe batecoac eta goiticoac, eta atheraco duçu hequien nombrea.

41. Eta hartuco daroztatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthu gucien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aciendac içanen dira Israelgo semeen aciendetaco lehen-sorthuen orde:

42. Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac:

43. Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.

44. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

45. Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.

46. Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 3