Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 3:3-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat.

4. Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean.

5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

6. Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,

7. Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,

8. Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric.

9. Eta emaitzaz emanen diozcatzute lebitarrac,

10. Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da.

11. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

12. Nic lebitarrac hartu ditut Israelgo semeen artetic, Israelgo semeetan amaren sabela idequitzen duen lehen-sorthu guciaren orde; eta lebitarrac eneac içanen dira.

13. Ecen lehen-sorthu guciac eneac dira, lehen-sorthuac jo ditudan ordutic Eguiptoco lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuac oro, guiçonetic abereetaraino, eneac dira. Jauna naiz ni.

14. Eta Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, cioelaric:

15. Athera çaçu cembat diren Lebiren semeac, beren aiten etcheca eta familiaca, guiçonqui hilabethe batecoac eta handic goitico guciac.

16. Moisec kondatu cituen Jaunac manatu beçala,

17. Eta Lebiren semeac kausitu ciren beren icenen arabera, Jerson, eta Caath, eta Merari.

18. Jersonen semeac: Lebni eta Semei.

19. Caathen semeac: Amram eta Jesaar, Hebron eta Ociel.

20. Merariren semeac: Moholi eta Musi.

21. Jersonen ganic ilki ciren bi familia, Lebnirena eta Semeirena:

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 3