Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 3:22-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ceinetaricaco guiçonquiac, harturic hilabethe batecoac eta goiticoac, baitziren çazpi mili eta borz ehun.

23. Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic,

24. Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.

25. Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira,

26. Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac.

27. Caathen ondoregoan dira Amramtarrac, Jesaartarrac, Hebrontarrac eta Ocieltarrac. Horiec dira Caatharren familiac, beren icenez kondatuac:

28. Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac dira çorci mila eta sei ehun: sainduteguian çain egonen dira,

29. Eta campatuco dira egüerdi-aldetic.

30. Elisaphan, Ocielen semea, içanen dute aitzindari:

31. Eta çainduco dituzte arka, mahaina eta ganderailua, aldareac eta Sainduteguico unci, hango eguimbidetan erabilcen direnac, bela eta horrelaco berce gauça guciac.

32. Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco.

33. Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:

34. Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 3