Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 29:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

3. Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat,

4. Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira;

5. Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita,

6. Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan.

7. Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen.

8. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

9. Eta hequien sacrificioetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, bi hamargarren ahariarençat,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 29