Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 29:16-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

17. Biharamunean escainico ditutzue hamabi aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

18. Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificioac eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca,

19. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde, bere sacrificio eta libacioneequin.

20. Hirugarren egunean escainico ditutzue hameca bildots, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

21. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca;

22. Eta bekatuarençat ahari bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

23. Laugarren egunean escainico ditutzue aratcheac hamar, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

24. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

25. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

26. Borzgarren egunean escainico ditutzue bederatzi aratche, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

27. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

28. Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

29. Seigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çorci, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

30. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

31. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

32. Çazpigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çazpi, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

33. Sacrificio eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

34. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 29