Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 29:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, hamahirur aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

14. Eta hequien libacioneetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, ceinac hamahirur içanen baitira orotara; eta bi hamargarren ahari bacoxca, erran nahi da orotara bia diren ahariençat,

15. Eta hamargarrenaren hamargarren bat bildots bakoxca, ceinac orotara baitira hamalau bildots;

16. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

17. Biharamunean escainico ditutzue hamabi aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

18. Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificioac eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca,

19. Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde, bere sacrificio eta libacioneequin.

20. Hirugarren egunean escainico ditutzue hameca bildots, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

21. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca;

22. Eta bekatuarençat ahari bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

23. Laugarren egunean escainico ditutzue aratcheac hamar, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

24. Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 29