Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 29:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çazpigarren hilabetheco lehembicico eguna halaber içanen çaitzue gurgarri eta saindu; ez duçue egun hartan escu-lanic batere eguinen, ceren den durrundaco eta turutetaco eguna.

2. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

3. Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat,

4. Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira;

5. Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita,

6. Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan.

7. Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen.

8. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

9. Eta hequien sacrificioetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, bi hamargarren ahariarençat,

10. Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakoxca, ceinac orotara baitira çazpi bildots;

11. Eta bekatuarençat aker bat, hobenarençat xahupeneco escaincen ohi direnez berçalde, eta bethiereco holocaustaz landan beren sacrificio eta libacioneequin.

12. Çazpigarren hilabetheco hamaborzgarren egunean, ceina saindu eta gurgarri içanen baitzaitzue, ez duçue escu-lanic batere eguinen, bainan Jaunaren besta-burua çazpi egunez celebratuco duçue.

13. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, hamahirur aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 29