Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 28:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ephiaren hamargarren bat irin cethabatu, olio guciz garbiz eta hin baten laurdena içanen duenaz bustiric.

6. Hori da bethiraco holocausta Sinaico mendian escaini dioçuena, isensuaren usain guciz goçotan Jaunari.

7. Eta hin laurden bat arnoz libacionea eguinen duçue bildots bakarca Jaunaren sainduteguian.

8. Belice bildotsa orobat escainico duçue arratsaldean, goiceco sacrificioco ceremonia gucien arabera eta libacioneac, Jaunari guciz goço çaioen usaineco escaincetan.

9. Bainan larumbatean escainico ditutzue urtheco bi bildots narriogabeac, eta bi hamargarren irin cethabatu, olioz bustiac sacrificioco, eta libacione

10. Larumbat guciz bethiraco holocaustetan ixurcen ohi direnac.

11. Eta hilabetheco lehembicico egunean Jaunari holocaustetan escainico diozcatzue bi aratche arthaldetic, ahari bat, urtheco çazpi bildots narriogabeac,

12. Eta aratche bakarca, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustia sacrificioco; eta ahari bakarca, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustia;

13. Eta bildots bakarca oliotic sacrificiotzat irin cethabatuco hamargarrenaren hamargarrena. Hori çaio Jaunari usain guciz goçozco eta isensuzco holocausta.

14. Bitima bakotcharençat ixuri behar diren arnozco libacioneac hauquiec dira: hin baten erdia aratche bakarca, herena ahariarençat, laurdena bildotsarençat. Hori içanen da holocausta urthearen itzulian elkarri darraitzan hilabethe orotacoa.

15. Aker bat ere escainia içanen da bekatuarençat Jaunari bethiraco holocaustetan bere libacioneequin.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 28