Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 28:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta Jaunari escainico diozcatzue sacrificiozco holocaustatzat bi aratche arthaldetic, ahari bat, eta urtheco çazpi bildots narriogabeac;

20. Eta bakotcharen sacrificioac irin cethabatu, olioz bustitic, hirur hamargarren aratche bakotcheco, eta bi hamargarren aharico,

21. Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakotcheco, erran nahi da çazpi bildotsetaco;

22. Eta aker bat bekatuarençat, xahupena ardiets deçaçuençat,

23. Goiceco holocaustaz landan, ceina eguinen baituçue bethi.

24. Hola eguinen duçue çazpi egunetaric bakotchean suaren bazteco, eta usain Jaunari guciz goçotan, ceina holocaustatic eta bitima bakotcharen libacioneetaric alchatuco baita.

25. Çazpigarren eguna ere ospe handitaco eta saindu içanen çaitzue: eta hartan escu-lanic ez duçue batere eguinen.

26. Picainetaco eguna ere, Jaunari fruitu berriac escainico ditutzuenean, asteac bethe diren ondoan, gurgarri eta saindu içanen da: eta hartan escu-lanic batere ez duçue eguinen.

27. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, bi aratche arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi,

28. Eta hequien sacrificiotzat, irin cethabatu olioz bustia, hirur hamargarren aratche bakarca, bia aharica,

29. Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakarca, ceinac çazpi baitira orotara; aker bat ere

30. Xahupenarençat hilcen dena, bethico holocaustaz eta bere libacionez landan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 28