Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 28:17-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta hamaborzgarrenean besta-burua: çazpi egunez ogui airisa janen da.

18. Egun hequietaric lehena içanen da gurgarri eta saindu: hartan ez duçue escu-lanic eguinen.

19. Eta Jaunari escainico diozcatzue sacrificiozco holocaustatzat bi aratche arthaldetic, ahari bat, eta urtheco çazpi bildots narriogabeac;

20. Eta bakotcharen sacrificioac irin cethabatu, olioz bustitic, hirur hamargarren aratche bakotcheco, eta bi hamargarren aharico,

21. Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakotcheco, erran nahi da çazpi bildotsetaco;

22. Eta aker bat bekatuarençat, xahupena ardiets deçaçuençat,

23. Goiceco holocaustaz landan, ceina eguinen baituçue bethi.

24. Hola eguinen duçue çazpi egunetaric bakotchean suaren bazteco, eta usain Jaunari guciz goçotan, ceina holocaustatic eta bitima bakotcharen libacioneetaric alchatuco baita.

25. Çazpigarren eguna ere ospe handitaco eta saindu içanen çaitzue: eta hartan escu-lanic ez duçue batere eguinen.

26. Picainetaco eguna ere, Jaunari fruitu berriac escainico ditutzuenean, asteac bethe diren ondoan, gurgarri eta saindu içanen da: eta hartan escu-lanic batere ez duçue eguinen.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 28