Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 28:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bitima bakotcharençat ixuri behar diren arnozco libacioneac hauquiec dira: hin baten erdia aratche bakarca, herena ahariarençat, laurdena bildotsarençat. Hori içanen da holocausta urthearen itzulian elkarri darraitzan hilabethe orotacoa.

15. Aker bat ere escainia içanen da bekatuarençat Jaunari bethiraco holocaustetan bere libacioneequin.

16. Eta lehembicico hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean içanen da Jaunaren Bazcoa.

17. Eta hamaborzgarrenean besta-burua: çazpi egunez ogui airisa janen da.

18. Egun hequietaric lehena içanen da gurgarri eta saindu: hartan ez duçue escu-lanic eguinen.

19. Eta Jaunari escainico diozcatzue sacrificiozco holocaustatzat bi aratche arthaldetic, ahari bat, eta urtheco çazpi bildots narriogabeac;

20. Eta bakotcharen sacrificioac irin cethabatu, olioz bustitic, hirur hamargarren aratche bakotcheco, eta bi hamargarren aharico,

21. Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakotcheco, erran nahi da çazpi bildotsetaco;

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 28