Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 27:13-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta hura ikusi duqueçunean, çu ere çure populura goanen çare, çure anaia Aaron goan içan den beçala:

14. Ceren damu eguin darotaçuen Sineco mortuan, populuaren jaçargoco orduan, eta haren aitzinean ez nauçuen sainduetsi nahi içatu uren gainean: hequiec dira Jaçargoaco urac Cadesen, Sineco mortuan.

15. Moisec ihardetsi cioen:

16. Jaunac, guiçon gucien izpirituetaco Jaincoac berez beça populu hunen buruçagui içateco,

17. Hauquien aitzinean ilkico eta sarthuco ahal içanen dena, hauquiec ilkiaracico eta bihurraracico dituena, beldurrez-eta Jaunaren populua içan dadien ardi arçain gabeac iduri.

18. Eta Jaunac erran cioen: Har çaçu Josue Nunen semea, guiçon bat ceinaren baithan baita Izpiritua, eta haren gainean eçar çatzu escuac.

19. Emanen da Eleaçar apheçaren eta populu guciaren aitzinean,

20. Eta, oroc ikusten dutela, emanen diozcatzu manamenduac eta çure gloriatic pharte bat, Israelgo semeen baldarna guciac ençun deçançat.

21. Hargatic, cerbait eguiteco içanen denean, Eleaçar apheçac consultatuco du Jauna, eta haren erranetic ilkico eta sarthuco da Josue, eta Israelgo seme guciac eta populu gucia harequin.

22. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta Josue harturic, eçarri çuen Eleaçar apheçaren eta populuco baldarna guciaren aitzinean,

23. Eta escuac gainean eçarri ondoan, xehatu cituen Jaunac manatu guciac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 27