Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 23:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bainan Jaunac solasa eçarri çuen haren ahoan, eta erran cioen: Balaquen gana bihur hadi, eta hori erranen dioc.

6. Itzuli cenean, Balac kausitu çuen bere holocaustaren ondoan, eta Moabitarren buruçagui guciac harequin.

7. Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel.

8. Nola madaricaturen dut Jaincoac madaricatu ez duena? Nolaz burhocaturen dut Jaunac burhocatzen ez duena?

9. Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen.

10. Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri.

11. Eta Balaquec erran cioen Balaami: Cer hari çare hola? Deithu çaitut ene etsaien madaricatzera: eta çuc aitzitic benedicatzen ditutzu.

12. Hunec ihardetsi cioen: Berceric erran othe deçaquet, ecenez Jaunac manatua?

13. Balaquec erran cioen beraz: Çato enequin berce toqui batera, nondic-ere ikusico baituçu Israelen pharte bat, eta gucia ecin ikusiren ahal baituçu: handic madarica çaçu.

14. Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric,

15. Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 23