Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 22:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec?

10. Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,

11. Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.

12. Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita.

13. Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea.

14. Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin.

15. Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;

16. Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera:

17. Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 22