Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 22:28-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia.

29. Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco!

30. Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.

31. Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic.

32. Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana.

33. Eta hire astoa bidetic baztertu ez balitz, leku bihur-eguileari utziz, hilen hindutan, eta hura bicico çucan.

34. Balaamec ihardetsi cioen: Bekatu eguin dut ene ceiherrean jarria cinela jaquingabez: eta orai gaitzi baçaitzu goan nadien, bihurturen naiz.

35. Aingueruac erran cioen: habil horiequin, eta beguira hadi erratetic nic manatuco daroanaz berceric. Goan cen beraz aitzindariequin.

36. Balaquec aditu çuenean heldu cela, bidera atheratu citzaioen Moabitarren hiri, Arnongo azquen muguetan denera.

37. Balaquec erran cioen: Mandatariac igorri içan ditut çure deitzeco, certaco etzare berehala ethorri ene gana? ala ecin bihur deçaçudalacoan çure ethorceari bere saria?

38. Balaamec ihardetsi cioen: Huna non naicen: erran othe daquiqueçut berceric ecenez Jaincoac ene ahoan eçarrico duena?

39. Goan ciren beraz elkarrequin, eta Balaquen erreinuco azquen muguetan cen hiri batera ethorri ciren.

40. Eta Balaquec idiac eta ardiac hil ondoan, emaitzac igorri ciozcaten Balaami eta harequin ciren aitzindariei.

41. Eta biharamun goicea ethorri cenean, Balaam eraman çuen Baalen leku goretara, eta erakutsi cioen Israelgo oso-osoa.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 22