Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 22:19-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac.

20. Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc.

21. Balaam jaiqui cen goicean, eta bere asto urrixari harbalda eçarriric, goan cen mandatariequin.

22. Eta Jaincoa hasarretu cen. Eta Jaunaren ainguerua aitzinean jarri citzaioen bidean Balaami, ceina asto gainean jarria baitzen, eta bi sehi bacituen berequin.

23. Astoac ainguerua bidean xutic ikustenez, ezpata buluciric çaioela, baztertu cen bidetic, eta larretic cihoan. Nola Balaamec jotzen baitzuen eta nahi baitzuen bidera bihurraraci,

24. Ainguerua xutic eman cen mahasti batzu hersten cituzten bi harrasien artecan.

25. Hura ikustearequin astoa harrasiari josi cen, eta bizcarrean jarria çuenaren çangoa harrascatu çuen. Balaamec aldiz berritan jotzen çuen.

26. Bizquitartean ainguerua toqui hersi batera goanic, ceinetan ecin hauts baitzitaqueen ez escuin ez ezquer, astoari bidean jarri citzaioen.

27. Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac.

28. Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia.

29. Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco!

30. Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.

31. Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic.

32. Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana.

33. Eta hire astoa bidetic baztertu ez balitz, leku bihur-eguileari utziz, hilen hindutan, eta hura bicico çucan.

34. Balaamec ihardetsi cioen: Bekatu eguin dut ene ceiherrean jarria cinela jaquingabez: eta orai gaitzi baçaitzu goan nadien, bihurturen naiz.

35. Aingueruac erran cioen: habil horiequin, eta beguira hadi erratetic nic manatuco daroanaz berceric. Goan cen beraz aitzindariequin.

36. Balaquec aditu çuenean heldu cela, bidera atheratu citzaioen Moabitarren hiri, Arnongo azquen muguetan denera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 22