Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 22:10-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,

11. Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.

12. Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita.

13. Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea.

14. Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin.

15. Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;

16. Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera:

17. Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.

18. Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco.

19. Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 22