Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 22:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta handic goanic, campatu ciren Moaben celhaietan, non Jordanez haindian jarria baita Jerico.

2. Bainan Balaquec, Sephorren semeac, ikustenez Israelec Amorhearrari eguin ciozcan guciac,

3. Eta Moabitarrac haren beldur handi cirela, eta ecin jasanen çutela haren oldarra,

4. Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben.

5. Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.

6. Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna.

7. Moabeco eta Madiango çaharrenac goan ciren, escuetan çutela aztiaren saria. Eta Balaamen gana heldu içan cirenean, eta Balaquen solas guciac heldu ciozcatenean,

8. Balaamec ihardetsi cioeten: Çaudezte hemen gau huntan, eta ihardetsico darotzuet Jaunac erranen darotan gucia. Guelditu ciren Balaamen baithan Jaincoa ethorri cen, eta erran cioen:

9. Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec?

10. Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 22