Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 21:8-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Jaunac erran cioen: Eguiçu cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçar çaçu: uquitua denac beguiratzen badio, bicico da.

9. Moisec eguin çuen beraz cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçarri çuen: asiquiac cirenec hari beguiratzen bacioten, sendatuac ciren.      

10. Israelgo semeac bideari emanic, campatu ciren Obothen.

11. Handic ilkiric, campac landatu cituzten Jeabarimen, Moabi beguiratzen duen mortuan, iguzquico ephaitza alderat.      

12. Eta handic higuituric, ethorri ciren Çaredeco errecara,

13. Ceina utziric, campatu ciren Arnonen parrean, hura baita mortuan, eta Amorhearren muguetan alchatzen baita: ecen Arnon da Moaben mugan, Moabitarrac eta Amorhearrac berezten dituelaric.

14. Hortaric da errana Jaunaren guerletaco liburuan: Nola eguin baitu itsaso Gorrian, hala eguinen du Arnongo errequetan.

15. Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan.

16. Toqui hartaric lekora aguertu cen putzua, ceintaz Jaunac erran baitzioen Moisi: Bilaraz çaçu populua eta emanen diot ura.

17. Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten:

18. Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;

19. Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;

20. Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 21