Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 21:26-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Hefebongo hiria cen Sehonena, Amorhearren erreguearena, ceinac guducatu baitzuen Moabeco erregue, eta hartu harempeco eremu gucia Arnoneraino.

27. Horren gatic da erran çaharra: Çatozte Hefebonera, lurretic xuti eta osa bedi Sehonen hiria.

28. Sua atheratu da Hefebonetic, garra Sehonen hiritic, eta iretsi ditu Ar Moabitarrena eta Amongo bizcarretan çaudenac.

29. Çorigaitz hiri, Moab! galdu haiz, Camosen populua. Camosec ihes igorri ditu haren semeac eta alabac gathibu eman Sehoni, Amorhearren erregueari.

30. Hefebonetic Dibonera sunsitu da Moabitarren uztarria: lehertuac goan dira Nophera eta Medabaraino.

31. Israelec egoitza eguin çuen beraz Amorhearren lurrean.

32. Eta Moisec guiçonac bidali cituen Jacerren ikulcatzera, eta hartu cituzten hango herriac, eta egoiliarrez jabetu ciren.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 21